Joxepa Antoni Aranberriren eta beste hainbat emakumeren bertsoak ezagutu eta berreskuratzeko tarte goxoa eskaini zuten atzo Biterin, Korrika Kulturalaren bueltan antolatutako Bertsolaritzan sekretuak emanaldian. Publikoak gogotik erantzun zuen, bertsoen errepikapenak kanatatuz, txalo eginez eta barrez.