Puntuz Puntu Dinamikaren barruan, batzarra egin zuen EH Bilduk larunbatean, hainbat gairen inguruko proposamenak bildu eta horietatik batzuk lehenesteko.
Lan taldetan banatuta, hainbat gai landu ziren: kultura, kirola, euskera, lurralde antolaketa, etxebizitza, partehartzea, politika fiskala, berdintasuna, kultur aniztasuna, trantsizio energetikoa (energia, hondakinak eta ingurumena), turismoa eta merkataritza.
Gero, Plenarioan, talde bakoitzak egindakoa aurkeztu zuen denen aurrean, eta lehentasunak jarri zituzten, irizpide batzuen arabera balorazioa egin ondoren.
Martxoan zehar oraindik ere beste mintegi pare bat egingo dira falta diren gaiak jorratzeko; gatazkaren konponbidea eta bizikidetza, hezkuntza, auzo udala, internazionalismoa, lan eremua eta aniztasun funtzionala, besteak bese. Honekin, Puntuz Puntu Dinamikaren bigarren fasea bukatutzat joko da, eta martxoa bukatzerako, udal hauteksundeetarako herri programa aurkeztu eta bozkatuko da, programa definitiboa zehazteko.
Euskal Bidea aurkezteko ekitaldi nazionalerako autobusak aterako dira Hernanitik.
Euskal Bidearen ekitaldira autobusak, Hernanitik
Bestalde, EH Bilduk ekitaldi nazionala antolatu du martxoaren 7rako, Barakaldoko BECen, Euskal Bidea proposamena aurkezteko. Hernanitik autobusa aterako da, eta izenematea irekita dago Garin, Rioja eta Akerren. Era berean, martxoaren 25ean Hernanin aurkeztuko da Euskal Bidea, kafe tertulia baten bueltan.