Sagardoari usainka egindako ibilbidea prest!

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 23a

Aurten, bederatzigarren al­diz, sagardotegietan barrena las­terketa antolatu da. Larun­ba­tean egingo da Sagar Las­te­rra herri lasterketa. Goizeko 11:00e­tan hasiko da Hernaniko Arraun Elkarte paretik (Ibar­lu­ze industrialdea), eta ondo­ren­­go sagardotegietan barre­na pasako da: Goiko-Lastola, Elorrabi, Iparragirre, Altzueta, Otsua-enea, Olaizola eta Itxas Buru. Handik, Portu, Karabel, Florida, Sagastialde eta La­tsun­­betik pasa beharko da, eta kiroldegian bukatuko da 8.900 metroko ibilbidea.
 
Izenematea, ostiralera arte

Ostiralean bukatuko da las­ter­ke­tan parte hartzeko izene­ma­te epea. www.kirol­pro­bak.com web­gu­ne­an egin be­har da: txip horia dutenek, 9 eu­ro; alokairuzko txiparekin, 11 euro; eta egunean bertan, 16.
600 korrikalarirentzako da­go tokia, eta 16 urtetik gora eduki behar dira parte hartu ahal izateko.
Irteera puntura, autobusak
Urtero bezala, aurten ere autobusa jarriko da, doan, ki­rol­degitik irteera puntura joan ahal izateko, 10:10etan eta 10:30etan. Lasterketa bu­ka­tuta, kirol­de­gian dutxa­tze­ko aukera izan­go da, eta sariak banatu eta zozke­ta­tuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!