Aparrainen baso berria sortzeko zita

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 23a

Zuhaitz Eguna ospatuko da larunbat honetan, 42garren urtez segidan. Aurreko urtean Epeleko Iturrandietan sortu zuten baso berria; 300 ge­re­ziondo eta 200 intxau­rrondo aldatu zituzten.
Aurten, berriz, Aparrainen lan­datuko dira zuhaitz be­rriak. Udalak antolatutako eki­taldi honen laguntzaile izaten da urtero Mendiriz Mendi, eta aurten ere, parte hartzeko deia luzatu die her­naniar guztiei. Larunbatean, goizeko 07:30etan jarri dute zita Plazan, Aparrainera oinez joan nahi dutenentzat. Gai­non­tzekoek, berriz, 09:00etan hartu beharko dute autobusa, Atsegindegin.
Na­tura eta basoa ezagutu, es­ti­ma­tu eta maitatzeko hel­buruarekin, baso berri bat sortuko da larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!