Erakustaldi polita Hernanik, aurreneko estropadan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 22a, 01:00

Oriaren Traineru Jaitsie­ra­ren XXI. edizioa ospatu zen atzo, eta bertan izan zen Hernani, aurreneko aldiz, bi trainerurekin.
Maialen deituriko traineruak, Hernani-Iparragirre S­a­gar­dotegia taldeak gidatua, 6garren egin zuen emakumezkoetan, 17:39,30 denborarekin. Zumaia izan zen garaile, 16:15,86 denbora eginda.
13 traineru aritu ziren nor baino nor, eta baita hernaniarrek eta Tarragonako neskek osatutako Hernani-Betulo taldea ere; hauek, 12garren egin zuten.
Esperotako klubek lortu zituzten sailkapeneko posturik onenak: Zumaia (16:15,86), San Juan (16:27,17), Orio (16:32,42), eta Hibaika (16:41,39) sailkatu ziren hurrenez hu­rren, mi­nutu batekoa baino alde txikiagoarekin, elkarren artean.

Mutiletan ere, sorpresa gutxi
Mutilen artean Orio izan zen garaile, 20:19,51 denborarekin. Atzetik gelditu ziren Hondarri­bia A (20:23,06), San Juan A (20:50,97) eta Kaiku A (20:53,79). Mutilek 6.000 metroko ibilbidea egin zuten, eta neskek, 4.000koa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!