Hirugarren garaipena!

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 22a

Kostata, baina badirudi neurria hartu diola mailari, Hernaniko taldeak. Atzokoan Gernikan izan ziren trikoloreak, eta bertaratutako afizioaren bultzadarekin, denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen. Jarraian lortutako bigarrena da, gainera, lehengo asteko derbia ere irabazi egin baitzuten.
Atzokoan, Hernani aurretik ibili zen denbora guztian. Genuak egin zuen aurreneko entsegua, eta Gernikak berdindu egin zuen atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatian beste 6 puntu lortu zituen Genuak, eta 66garren minutuan Gernikak erantzun egin bazuen ere, Hernanirena zen garaipena: 10 (b)-11.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!