«Pozik gaude, Andre Kalea berreskuratu dugulako»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 22a, 01:00

«Gure kaleetan emakume erre­alen izenik ez dagoelako,  poz-pozik gaude, azkenean, An­dre Kalea berreskuratu du­gu­lako», azaldu zuten atzo Ber­dintasun Kontseiluko kide­ek. «Izena duena bada».
Hain zuzen, atzoz geroztik, Urumea edo Kardaberaz kalea izenarekin ezagututakoa, An­dre Kalea da, ofizialki. Inau­gu­razio festa egin zuten atzo bertan bildutako herritarrek. Plaka berria belaunaldi ezber­dinetako emakumeek inau­gu­ratu zuten. Segidan, Maialen Lujanbio, Eli Pagola eta Ei­za­girre ahizpak aritu ziren ber­tsotan, eta, ondoren, herri­tarrek lagundu zieten, Joxepa Mateo zenaren bertsoekin. Batukadak jarraitu zuen fes­taren burrundarekin, eta pintxo-potearekin bukatu zen ospakizuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!