Ez dira asko ezagutzen, baina izan, izan ziren emakumeak, bertsotan iaio askoak.
Hain zuzen, Korrika Kulturalaren barruan antolatutako gaurko emanaldian, Joxepa Antoni Aranberri Petrirena bertsolariaren letrak berreskuratuko dira, musika eta antzerkiarekin lagunduta.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Biterin, Bertsolaritzaren sekretuak, isilduriko emakumeen historia emanaldia.
Sarrerak salgai, 17:30etatik aurrera
Emanaldirako sarrerak 7 euro balio ditu (Korrika laguntzaile izanez gero, 6 euro), eta arratsaldeko 17:30etatik aurrera erosi ahal izango dira, Biterin bertan.
Bestalde, Kronikak sarrerak banatu ditu, batetik, webgunean iruzkinak egin dituztenen artean, eta bestetik, bazkideen artean. Hauek ere Biterin jaso beharko dituzte sarrerak, beren izenean.
Antzerkia eta musikarekin lagundutako bertsoak
Gaurko bertso emanaldia goxatuko du, batetik, Idoia Noble hernaniarrak, akordeoiarekin. Era berean, antzezle ariko dira Hodei Unzueta eta Oskar Estanga, eta narratzailea izango da Jokin Labayen.