«Ariketekin ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ederra izaten ari da»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 21a

Txokolatezko brownieak, do­mino gailetak eta eguzkilore bat egiteko zita zuten atzo, Min­tza­lagun ekimenean da­bil­tzan astigartarrek. Go­zo­gintza tailerra aitzakia ze­n, or­dea, elkartu eta euskera praktikatzeko. Urte asko dira As­tigarragako AEKk Min­tza­l­agun ekimena martxan jarri zuela. Helburu nagusia da euskeraz on­­do dakien bat eta justu xamar hitz egiten duen bat elkartzea, praktikatzeko. Azken urtean 3-4 pertsonako taldeak osatu dituzte, eta 40-50 lagun inguru elkartzen dira, astero.

«Aberasgarria da»
Jose Luis eta Beatriz dira, Min­tzalagun ekimenean dabiltzan bi lagun. Jose Luisek lau urte da­mazki AEKn ikasten, eta dio: «mintzalagun ekimena au­kera ederra izaten ari da klaseetan ikasitakoa praktikan jartzeko». Beatriz da euskaldun zaharra, eta berarentzat ere «oso aberasgarria» izaten ari dela dio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!