Urkizu eta Lizeagak finala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 21a

Malerrekako txapelketako finala jokatuko dute gaur Iñigo Urkizu eta Markel Lizeaga pelotari hernaniarrek, Aurrera Saiaz taldeko Mendi eta Imazen kontra. Do­neztebeko pelotalekuan izango da finala, 09:00etan hasiko diren partiduetatik 6garrena. Partidu orekatua aurreikusten da. Lizeaga atzelari hernaniarra jotzaileagoa da, baina Imaz aurkaria seguroagoa. Aurreko koadroetan, tantoa aise bukatzen duten bi aurrelari ariko dira. Denboraldi honetan pelotari hernaniarrek jokatutako 18garren finala izango da; Markel Lizeagaren hirugarrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!