Gero eta gutxiago falta da Korrika Urepeletik abiatzeko, eta motorrak berotze aldera, hamaika ekitaldi antolatzen ari dira herriz herri, babesa eman eta dirua biltzeko.
Hernanin, beste askoren artean, bi ekitaldi antolatu dira asteburu honetan.
Gaur mus txapelketa jokatuko da, eskualde mailakoa, Landaren, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Irabazten dutenek finala jokatuko dute Astigarragan, gaur zortzi.
Bihar, berriz, Bertsolaritzaren sekretuak, isilduriko emakumeen historia emanaldia izango da Biterin, 19:00etan. Joxepa Antoni Aranberri Petrirena, Xenpelar zenaren ilobaren bertsoak berreskuratuko dira bertan, antzerkia eta musikarekin nahastuta. Sarrerak 17:30etan jarriko dira salgai. Kronikak bina sarrera banatu ditu, webgunean iruzkinak egin dituztenen eta bazkideen artean. Horiek Biterin eskatu behar dituzte sarrerak.