Goizeko 09:00etan hasita, lan taldetan banatu eta Puntuz Puntu Dinamikaren barruan landu diren 22 gaietako batzuk aztertuko dira gaur Biterin. Ondoren, 11:00ak inguruan Plenarioa egingo da. Bertan, talde bakoitzean aztertutako proposamenen berri emango da, eta aukera izango da iradokizunak egiteko.
Honekin guztiarekin, martxoan egingo den hurrengo batzarrean aurkeztuko den udal hauteskunde programa osatuko du EH Bilduk, Puntuz Puntu Dinamikari bukaera emateko. Izan ere, aurreneko fasean herriko beharren diagnostikoa egin zen, bigarren fase honetan proposamenak jaso eta zehaztuko dira, eta martxoan, hirugarren fase horretan, hauteskunde programa definitiboa aurkeztuko da. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.
Euskal Bidea proposamenaren ekitaldi nazionalera joateko autobusak aterako dira Hernanitik BECera martxoaren 7an.
Martxoan, Euskal Bidearen aurkezpena BECen eta Hernanin
Bestalde, EH Bilduk Euskal Bidea proposamenaren ekitaldi nazionala antolatu du martxoaren 7rako, Barakaldoko BECen. Bertara joateko autobusa aterako da Hernanitik, eta izenematea irekita dago Garin, Rioja eta Aker tabernetan.
Era berean, martxoaren 25ean Hernanin aurkeztuko da Euskal Bidea, kafe tertulia baten bueltan.