Herri plataforma osatzeko firma bilketa egingo da

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 21a

Bigarren Herri Asanblada dei­tu zuen atzo Podemos Her­na­ni Ahal Duguk. Azaldu zuen udal hautes­kunde­e­tan ez dela alderdi politiko beza­la aur­kez­tu­ko. «Plataforma herritarrak bul­tzatu nahi di­tu­gu, erakun­deak herritarren zer­bitzura egon daitezen», azaldu zuten.

500 sinaduraren beharra
Herri plataforma hori sortze­ko babesa izateko, eta Herna­nin 20.000 biztanle inguru daudela kontuan hartuta, 500 sinadura bildu behar dira, hauteskunde araudiaren ara­bera. Sinadura bilketa egingo da martxoaren 31tik apirilaren 20ra bitartean. Horretarako zerrendak jarriko dituzte, eta sinadurarekin batean NANa­ren fotokopia eman beharko da.

Babesa lortu ondoren, hautagaien aukeraketa
Sinadura bilketa hasi baino lehen, Podemos Hernani Ahal Duguko lan batzordea harre­manetan jarriko da herriko eragileekin, herriko beharrak identifikatzeko eta pixkanaka hauteskundeetarako progra­ma osatzeko.
Bestalde, nahikoa sinadura biltzean, hautagaiak aukera­tze­ko primarioak egingo dira. Edonork aur­kez­tu ahal izango du bere bu­rua hautagai izateko apirilaren 15etik 20ra, Podemosekoa izan edo ez, eta zerrendako edonor boz­ka­tu ahal izango da, ordena edo­zein dela ere. Emaitzak api­ri­laren 27an jakingo dira.
Informazio gehiago: http:// hernani.ahaldugu.eus edo po­de­mos.hernani@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!