Bikotekako azken tiraldia bihar, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 21a

Gipuzkoako Bikotekako Txa­pelketa bihar bukatuko da. Laugarren eta azken tiraldia izango da, Ereñotzun. Goizean, 10:00etan hasiko dira eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera ariko dira. Ondoren izango da sari banaketa.
Emakumeetan, hernaniarrek txapela irabazteko aukera dute. Izan ere, Rosa Santos aurrena doa Naiara Peña­garikanorekin, 184 brila botata. Bigarren postuan, berriz, Nagore Miner eta Josune Uzkudun ereñotzuarrak daude, 120 brilarekin.

Ibon Miner eta Antonio Miner, 10garren
Gizonezkoetan, posturik onena Ibon Miner eta Antonio Miner ereñotzuarrek dute. 10garren daude, 252 brilarekin.
Juan Goenaga eta Miguel Burugain hernaniarrak, berriz, 13garren postuan daude 245 brilarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!