Urkiola bigarren, Barbosa Kriterioan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 21a

Gorka Urkiola eta Urko Semperena (Donosti Berri taldea) txirrindulari astigartarrek, aurreko asteburuan bukatu zuten pistako denboraldia. Alves Barbosa Kriterioan hartu zuten parte, Portugaleko Sangalhos belodromoan. Eta emaitza paregabeekin eman diote bukaera. Urkiola juniorrak zilarrezko domina lortu zuen scrachean. Kanporaketa proban bederatzigarren geratu zen eta puntuazioan, laugarren. Semperena kadetea, berriz, podiumetik gertu geratu zen: seigarren geratu zen scrachean, laugarren kanporaketan eta bosgarren puntuazioan. Gipuzkoako selekzioaren izenean aritu ziren. Asteburu honetan atsedena izango dute eta datorren asteburuan ekingo diote karreterako denboraldiari, Ibaetan eta Eibarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!