Kolorez jantzi zuten eguraldi grisa

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 21a, 01:00

Hiru egunez, mozorroen uholdea izan zen Asti­garragan, aurreko asteburuan. Ostiraletik igandera ospatu zituzten Inaute­riak herrian, eta eguraldia kaxkarra izanda ere, ederki pasa zuten haur, gazte eta helduek.
Txikienak izan ziren mozorrotzen aurrenekoak, eta ostiralean bertan, kolorez jantzi zuten eguraldi grisa. Larunbatean, berriz, gorputza mugitzeko aukera paregabea izan zuten, Mugi-Mugi diskotekarekin. Dantza eta jolasa, biak uztartu zituzten!
Arratsaldean izan zen hori, baina musika goizetik entzun zen herriko kaleetan, txaranga ibili baitzen kaleak alaitzen.

Euskal Inauterien konpartsa, igandean
Igandean izan zuen segida festak, Euskal Inauterien konpartsarekin. Dantza saioak eskaini zituzten herriko kale eta plazetan, eta frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!