Goizuetako pilotariek lau partidu jokatuko dituzte asteburu honetan. Gaur goizean, 11:00etan, herriko pilotalekuan ariko dira Apezetxeatarrak, alebinetan, Irurtzungo Garro eta Ezkurraren kontra. Esteribarren 16:00etan jokatuko dute Aizkorbe eta Apezetxea kadeteek, Maia eta Beteluren kontra. Eta 16:30etan Tolosan, Salaberriak eta Aizpuruk, Petite eta Anduagaren kontra. Bihar, berriz, Euskal Ligako partidua dute Salaberriak eta Mariezkurrenak, 10:00etan Amurrion.
Aurreko asteburuan, zortzi partidutik zazpi irabazi zituzten goizuetarrek: Aizkorbe-Apezetxea 22-20 Telletxea-Gaskue; Olaberria-Aizpuru 13-22 Alberdi-Garmendia; Salaberria 18-6 Etxeberria; Apezetxea benjaminak 16-5 irabazi; Apezetxea 18-8 Telletxea; Salaberria-Mariezkurrena 22-10 Lankiz; Legarreta-Salaberria 18-3 Buruzgain; eta Apezetxea-Apezetxea 18-6 Buruzgain.