Erremonte jaialdiko laugarren partidua jokatuko du Aritz Zubirik gaur, 16:00etan Galarretan. Segurolarekin ariko da goizuetarra, Matxin VI eta Larrañagaren kontra. Ostegunean irabazi egin zuen Zubirik, Otaegirekin batera, Segurola eta Aizpuru IIIren kontra (35-33).