Herri bakarra dago Nafarroan, itsasoaren bistarik duena, eta Arano da pribilegio hori daukana. Horregatik, ikuspegi ederrak daude bertatik, eta horietaz gozatzeko, bi behatoki proposatzen ditu Urumea Arnastuk, bere web orrian (www.urumeaarnastu.com): herrigunea bera batetik; eta Juan Donosti ermita bestea.
Herrian, atsedenleku bat daukate, hiru mahairekin egokituta. Bertatik, Donostiako badiaren zati bat ikusten da, eta eguraldi ona denean, baita Bermeoko Gabiota ere. «Natur ingurunearen ikuspegi zoragarria izango dugu bertatik», dio Urumea Arnastuk, bere web orrian..
Juan Donostia ermitatik, «bista ikusgarriak»
Aranoren goikaldean dago Juan Donostia ermita, eta handik ere, «bista ikusgarriak» daude. Hara igotzeko, herriaren bukaeran, elizaren goikaldetik ezkerretara hartu, eta berehala errepidea utzi eta ezkerreko bidexkatik segitu behar da. Hirugarren behatoki bat ere gehitu daiteke, Aranon bertan: Burningo soroa, borda dagoen zelai bat, atsedenleku eta behatoki bezala aproposa.