Nerabeen guraso izatea erraza ez dela eta, tailerrak antolatu dira martxoan, guraso nola izan hobeto ikasteko, beste guraso batzuekin elkartu eta esperientziak eta baliabideak partekatzeko...
Arremanitz kooperatibak emango ditu, doan, martxoaren 6 eta 27an, 09:30etatik 11:30etara, eta martxoaren 4 eta 25ean, 17:30eattik 19:30etara, Biterin edo Plaza Feministan. Parte hartzeko izena eman behar da, beranduenez, asteazkenean: 628 947 235 (Edurne)/625 035 720 (Ibon)/ harremonak@gmail.com.
Komunikazioa eta sexualitateaz
Tailerretan, bereziki, bi gai landuko dira. Batetik, belaunaldien arteko komunikazioa: osasun onean al da? Zergatik da ezberdina alabekin eta semeekin dugun harremana? Izan ditzakegu harremonak gure artean? Bestetik, sexualitateaz ariko dira: nola hitz egiten dugu seme-alaba nerabeekin sexualitateaz? Zenbat hankasartze egin ditugu, eta zer ikasi dugu? Zein sexualitate eredu jasotzen ari dira?