Zubietara martxa, errauskailuen kontra

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 21a

Martxoaren 1erako Hernanitik Zubietara martxa antolatu da, EAJ/PNV-PSOE-PP: Errausketarik Ez! lemapean. Goizeko 10:00etan abiatuko dira Plazatik, eta bi orduko ibilbidearen ondoren, Zubietan hondakin planta antolatzeko hasitako obran bukatuko dute, 12:30ak aldera. Bertan, hamaiketakoa egingo da, norberak eramandakoarekin, eta hazi bolak ereingo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!