Etxeko langileen kolektiboaren egoera ez dela hobetu uste du Amherrek. Azken lege aldaketek ez dutela eragin errealik izan, eta gainera, apiriletik aurrera, baldintza batzuk okerrera egin dezaketela uste dute.
Hori horrela, hitzaldia antolatu dute gaurko. Isabel Otxoak hitz egingo du, Bizkaiko Etxeetako Langileen Elkarteko abokatuak. Parte hartzeko gonbidapena luzatu diete, bai etxeko eta zaintza lanetan aritzen direnei, eta baita kontratatzaileei ere.
Emakume atzerritar asko
Amherren esanetan, etxeko langileen kolektiboaren zati haundi bat osatzen dutenak dira etorkinak, eta emakumeak. Askok, gainera, ikasketa maila altuak izaten dituzte, baina homologatzeko zailtasunak aurkitzen dituzte.