Kasu bakoitza aztertzeko aukera, wifia jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 21a, 01:00

Sare telematikoa edo wifia jarri nahian ari da Ereñotzuko Auzo Udala, eta gaur egingo dute bigarren bilera, goizeko 10:30etan Auzo Udaleko aretoan. Gehiago sakonduko dute, bakoitzak bere etxean instalatu beharko dituen aparatuetan eta horien prezioetan. Horrela, erabiltzaile bakoi­tzak bere kasua azaltzeko aukera izango du. Beharrak ikusi, eta zer aparatu mota instalatu beharko duen aztertzen hasiko dira. Izan ere, ez da gauza bera etxe bakarra izatea, komunitate bat...

Zalantzak argitu eta orientazioa jasotzeko aukera
Bileran bertan erakutsiko dute zein aukera dauden: aparatu ezberdinak, bakoitzerako dauden modeloak, prezioak... Gainera, auzotarrek aukera izango dute dauzkaten zalan­tzak argitu eta orientazioa jasotzeko. Arrondon jarri zuten antena, wifi seinalea jaso eta ba­na­tzeko. Orain, seinale hori hartuko duten aparatuak behar dira etxeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!