Aurreko asteburuko festak segida izango du gaur, herriko kaleetan. Inauterietako konpartsak izan baziren protagonista joan den astean, kaldereroenak hartuko du protagonismo hori gaurkoan. Zipotza elkarteak antolatuta, arratsaldeko 17:30etan abiatuko dira Ergobiatik. Horrela, Astigarragara egingo dute azken bisita, Hungariako kaldereroek. Inauterien etorrera iragartzen aritu badira beste herrietan, Inauterien bukaera da bertan iragarriko dutena.
Zartagin hotsak eta kantuak, herria alaitzeko
Zartaginak eta mailuak hartuta, kolpeka ibiliko dira arratsaldean zehar, herriko kale eta plazak kantuan alaituz eta soinuz betez, Hungariara bueltatu aurretik.
Ibilbidean lagun izango dute hartza ere.