Etxeko langileen kolektiboa, Amherren esanetan, «ez dago behar adina errekonozitua: lan prekarioa da, oso feminizatua, eta emakume etorkin gehienek egiten dute lan bertan».
Hori horrela, hitzaldia antolatu du bihar, 17:00etan Biterin. Isabel Otxoa, Bizkaiko Etxeetako Langileen Elkarteko abokatuak galderak eta zalantzak argituko dizkie bertaratzen diren kontratatzaile nahiz kontratatuei. Animatzeko dei egin du Amherrek.
«2012ko aldaketa legalek ez dute eragin errealik izan»
Etxeetako langileek etxeko eta zaintza lanak egiten dituzte, eta Amherren esanetan, baldintza txarrak izaten dituzte normalean. Gainera, salatu du azken lege aldaketak ez duela izan beharrezkoa zen eraginik.
Etxeetan eta zaintza lanetan aritzen direnei, eta kontratatzaileei dei egin diete parte hartzeko.
«Lan baldintzen eta gizarte segurantzaren inguruan 2012ko urtarrilaren 1ean egindako lege aldaketak ez du eragin errealik izan: lan ikuskaritzak ez du kontrolik kontratatzaileen gainean, etxeko langile internoen %77k astean 60 ordutik gora egiten ditu lan, mantenuan gehiegizko deskontuak onartzen ditu legeak, lan baldintza idatziz eman gabe jarraitzen da... Gainera, apirilaren 1etik aurrera, hilean 60 ordu baino gutxiagoz lan egiteko norbait kontratatuz gero, kontratatzaileak aukera izango du langilea bera behartzeko bere kabuz alta eman eta kotizatzera».
Egoera horien inguruko datuak emango ditu Otxoak biharko hitzaldian, eta bertaratzen direnen zalantzak argitzen saiatuko da. yy