Nafarroa hegoaldeko nekazari eta ekoizleak laguntzea, bertako euskalgintza indartzea eta kontsumo arduratsuaren alde egitea dira Errigoraren helburuak.
Hori lortze aldera, 2014an #EUSKARARIpuzka kanpaina jarri zuten martxan: 12.000 familiatik gorak eman zien babesa, eta 151.000 euro bildu ziren.
Aurten, #ESKUTIKeskura kanpaina jarri dute martxan, eta dagoeneko ireki da oliba olio bidoiak eskatzeko epea.
Eskaera orriak ikastetxe eta abarretan banatuko dituzte, eta horiek AEKn entregatu beharko dira, martxoaren 4a baino lehen, diruarekin batean: oliba olio birjina estra konbentzionaleko 5 litroko bidoiak 20 euro balio ditu, eta ekologikoak, 28 euro.
Martxoaren 9ko astean banatuko dira bidoiak.
Maiatzan, kontserba loteak
Oliba olioaren kanpaina bukatuta, maiatzean kontserba loteak eskatzeko aukera izango da.