Herri Asanblada gaur, udal hauteskundeei begira

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 20a

Podemos Hernani Ahal Duguk Herri Asanblada deitu du gaurko, 18:00e­tan Biterin.
Asmoa da hernaniarren ar­tean eztabaidarako espazio irekiak sortzea. Horregatik, eta «azaroaren 21ean egindako Podemosen Herri Asanbladan parte hartu zuen jende kopuru haundia ikusita», azaldu dute dei egiten dietela hernania­rrei gaurko asanbladara ere.

Udal hauteskundeetarako herri plataforma
Gaurkoan gai gehiago landuko badira ere, bada bat denen artean nabarmendu nahi izan dutena: gaur eztabaidatuko da ea datozen udal hautes­kun­deetarako herri plataforma sortu behar den ala ez. Era berean, herritarrek gizartean duten paper erabakigarria berreskuratzeko  garaia dela aldarrikatu dute.
«Herritar guztiek gizartean duten paper erabakigarria mo­du aktiboan berres­ku­ra­tze­ko garaia da. Sigla partidistez ha­ratago, garrantzia hartzen dute proiektu honetan el­ka­rre­kin parte hartzen duten sen­tsibilitate guztiek. Eta proiek­tu honekin, eta he­rri­tarrek boterea berreskuratuta, be­ste politika bat egin daiteke, jus­tuagoa, irekiagoa eta tra­barik gabea».

Iritziak, emailez
Proposamen eta iritziak ere jaso nahi dituzte: pode­mos.hernani@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!