Donostiako Zurriolatik aterako dira bihar, goizeko 10:00etan, Sahararako kanpamenduetara 60 tona janari eramango dituzten 5 trailer, hiru kamioi eta beste bi garraiobide. Janari hori guztia Gipuzkoan bildu da; horietatik, 3.000 kilo Hernanin, iaz baino gutxixeago. Hala ere, antolatzaileak pozik eta eskertuta agertu dira «Saharako herritarrekiko erakutsitako eskuzabaltasunagatik».
Karabanak agurtuta, Hassanna Aaliaren asilo politiko eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazioa egingo da.
Ume sahararrak hartzeko deia
Bestalde, Hernaniko Udalak martxan jarri du kanpaina, udan Saharako umeak etxean hartzeko. Informazioa: 943 33 68 02/marijo-m@hernani.eus.