«Emakume bertsolarien ahotsa isilean egonak zer pentsatua eman beharko liguke»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 19a, 01:00

Bertsolaritzaren sekre­tue­tako bat al da emakumeak baztertu izan dituela? Bada besterik?
Ez dakigu hori bertsol­ari­tzaren sekretuetako bat ote den, oraindik topatu ez ditugunak ere izango dira seguruenik. Guk sekretuak hit­za beste zentzu batean har­tu dugu. Hau da, gaur egunera iritsi dira ber­tsolaritzaren his­toriako hain­bat izen, pasarte eta bertso iri­tsi dira. Denak edo ia gehienak gizonezkoak. Baina izan ziren emaku­me­zkoak ere, eta ez gutxi. Beraz, sekretua zentzu horretan diogu: alderdi hori ez zaigula kontatu, gordean ge­ra­tu dela, ahots hori ixilean ge­ra­tu dela. Eta horrek eman be­har­ko liguke zer pentsatua. Ho­ri egin nahi dugu ikuski­zu­na­rekin, XIX. mendeko emakume ber­tsolari haiei ahotsa eman eta gertatu denaz pentsarazi.

Nerea Elustondok eta zuk prestatu duzue emanaldia. Nola sortu zen ideia?
Lan honen abiapuntua da Errenteriako Udaleko Berdin­ta­su­nerako Kontseiluak anto­latzen duen Mariasun Landa saria. 2010ean Emakumeei begiradarik onena modalita­t­eko saria irabazi zuen Iñigo Legorburuk Joxepa Antoni Aran­berri Xenpelarren itzal­pean argi-izpi bat idazlanari esker.
Lan honek Joxepa Antoni Aranberriren bizitzan gehiago sakontzeko grina piztu zuen Errenterian. Horretarako, Eli­xabete Perez Gaztelurengana jo zuen Udalak. Aurkezpen txi­ki batekin hasi zen ibilbidea ikerketa sakon batean amaitu zen eta Joxepa Antoni Aran­berriren bizitzaren aztarna guz­tiak bildu zituen Perez Gazteluk  lan txukun batean.
Horri guztiari jarraipena egiteko Xenpelarri buruzko uni­tate didaktikoa sortu zuen, Erren­teriako Berdin­tasun Kon­­tseiluak, Erren­ter­iako Uda­­lak, Gipuzkoako Ber­tsozale Elkar­teak eta Gipu­zkoako Foru Al­dun­diak;  eta Errenteriako ikas­te­txeetan zabaldu. Gai­ne­ra, berari bu­ruz­ko ikuskizuna prestatu eta Errenteriako Niessen aretoan gauzatu zen. Hor sortu zen Euskal Herrira zabaltzeko aukera. Ideia horren enkargua­rekin etorri ziren Nerea Elus­tondo eta biongana. Pozik eman genuen baietza eta lanean hasi.

Beraz, hori izan da arrazoia Joxepa Antoni Aranberri Petrirena, Xenpelarren iloba aukeratzeko.
Bai, hari buruzko informazioa genuen eta hura zen eza­gu­tzen genuena. Baina ikusmira za­bal­tzean bertsolari gehiago aurkitu ditugu eta, azke­ne­rako, ikus­ki­zu­nean dozena bat emakume bertsolari azalduko dira. Eta ziur gaude horiek guk aurkitutakoak soilik direla, izango zirela askoz gehiago. Aurkitutako batzuei buruz, gainera, ia ez dago in­for­maziorik. Eta hori azaleratzen saiatu gara.

Bada orduan, beste emakume bertsolaririk.
Hala da, eta Bertsozale El­kar­teko web orrian ageri dira orain arte ezagutzen ditu­gunak. Informazio sakonagoa ere bada BDB Bertsolaritzaren Datu Basean. Argiak ere ar­gitaratu zuen 2014ko urta­rrilean Bidea urratu duten bertsoak pu­bli­kazioa, bertan hainbat ema­kume bertso­lariren lana biltzen da. Hala ere, gure nahia da, pasarteak pla­zaratzea eta edozein herritako jakituria kolektiboan gordeta daudenak biltzea eta eza­gutaraztea.

Gaur egun bertsolaritzak ez dio generoari begiratzen. Noiz gertatu zen aldaketa hori?
Esango nuke lanketa haundia egin den arren, badagoela oraindik zer landu. Ez ber­tso­la­ritzan bakarrik. Gizar­tean orokorrean. Eta gizartearen zati den heinean, bertsolari­tzan ere. Dena den, Bertsozale Elkartearen baitan, badago ge­nero batzorde horretan la­nean ari dena. Halako proiek­tuak ere ateratzen dira. Eta bertso­laritzaren inguruko hain­bat pertsona ere lanean ari dira generoari dagokionez. Guztien beharra izango da.

Doinu, erritmo eta, batez ere, gai desberdinak era­bil­tzen zituzten emakumeek bertsotan?
Doinuei buruz ez dugu askorik aurkitu. Neurriak garai har­tan erabilienak izango dira, be­reziki zortziko txiki eta haun­dia. Eta gaiak egune­ro­koari lotuak, zen­tzu guztitan:  erlijioa, adar jo­tzeak, ligatze eta ezkon­tzearen inguru­koak… Denetik dago, serio­tasunetik eta umoretik.

Narrazioa, bertsoa eta mu­si­ka nahastuko dituzue ema­nal­dian. Nolako izango da?
Narrazioen bidez bertsolari horien bizitzetara egingo dugu salto. Musikak egoerak giro­tzen lagunduko digu. Antzer­kiarekin, berriz, egoera, bi­zipen edo bertso konkretuak azalduko ditugu. Ea jendeari guk buruan darabilguna trans­mititzeko gai garen.
Akordeoiarekin Idoia Noble ariko da, antzezten Hodei Unzueta eta Oskar Estanga eta narratzaile lanetan, ni neu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!