Proposamenak jaso eta lantzeko mintegia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 19a

EH Bilduk Puntuz Puntu Di­na­mi­ka jarri zuen martxan joan den hilean, datozen udal hau­tes­kundeetarako herri programa osatzeko.
Dinamika horren barruan, mintegia egingo da larunbat goizean, 09:00etan hasita, Biterin. Asmoa da prozesuan zehar lantzen ari diren 22 gaietako batzuetan jaso diren proposamenen berri ematea, horiek aztertzea eta aportazioak egiteko tartea irekitzea.

Plenarioan, proposamenak
Goizeko 09:00etan hasiko da mintegia. Aurrena, lau taldetan banatuta bi-hiruna gai landuko dira, Puntuz Puntu Dinamikan aztertzen ari diren 22 arloen ingurukoak.
Gero, Plenarioan bilduko dira denak, proposamenen berri eman eta aportazioak egin ahal izateko.

Martxoan, programa definitiboa
Puntuz Puntu Dinamikaren az­ken fasea martxoan egingo da. Bertan, bildutako proposamenekin herri programa de­fi­nitiboa aurkeztu eta bozkatuko da. EH Bilduk dei egtien die herritarrei parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!