Gidabaimena euskeraz atera dute aurten, 56 hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 19a

Irati Zelaia, Maddi Aranburu eta Oihane Zalakain izan dira 400 euroko sariak jaso dituzten hernaniarrak, gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoa euskeraz egitearen ordainetan. Gidabaime­na Euskaraz egi­tasmoa 2010e­an jarri zuten mar­­txan Buruntzaldeako Uda­lek. Hel­bu­rua da euskeraren erabilera zabaltzea, baita gi­da­bai­mena lortzeko azterketan ere.
Hori sustatzeko, azterketa euskeraz egin dutenen artean 400 euroko sariak banatzen dituzte Udalek; herri bakoitzean, dagoen autoeskola adina. Hernanin, 3 daude: Hernani, Otamendi eta Lagunak. Atzo banatu zituzten 3 sariak.

Bilakaera ona
Atzoko ekitaldian elkartu zi­ren, sarituez gain, Hernani au­toeskolako Rafa Zulaika, Ota­mendiko Nekane Otamen­di, udaletxeko euskera saileko Malores Etxeberria eta Luis Intxauspe alkatea.
Azken hauek azpimarratu zuten «bilakaera ikusita, emaitzarekin oso pozik» daudela. Izan ere, 2010ean egitasmoa martxan jarri zenean, Buruntzaldean 10 lagunek atera zuten gidabaimena euskeraz. 2014an berriz, 140 izan dira, eta horietatik, 56, hernaniarrak. Hernaniko autoeskoletan, berriz, 84 ikasle aritu dira euskeraz. Etorkizuneko erronka ere zehaztu zuten: «egitasmoa Gipuzkoan zabaldu eta normalizatzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!