Berasarte abeslaria eta beste 3 musikari haundi gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 19a

Maria Berasarte abeslariak kantatuko du gaur Biterin, 20:00etan, Hernani’n Musik ekimeanren barruan antolatutako kontzertuan.
Portugaleko fado sorta bat eskainiko du, eta, horrez gain, bere hirugarren diskoaren, Subita izeneko lanaren aurrerapen bat entzuteko aukera izango da.
Sarrerak 7 eurotan erosi daitezke, Biterin bertan.

Musikari haundiak lagun
Gaurkoan, Berasarte abeslaria ez da bakarrik ariko. Esze­na­toki gainean lagun izango ditu beste hiru musikari haundi ere. Batetik, Portugaleko Jose Peixoto eta Fernando Judice ariko dira berarekin, eta, bestetik, Jose Luis Monton flamenko gitarrista.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!