Gaur Larramendi kaleko 11garrenean daukaten lokalean izango dira Gibelalde auzo elkarteko kideak, 19:00etatik 20:00etara, informazioa eman eta nahi duenari bazkide egiteko orriak emateko. Bazkide direnek ere berretsi egin behar dute jarraipena. Hilaren 24an ere aukera izango da, toki eta ordu berean, eta larunbat honetan, Larramendi kaleko Pacheco eta Aitan Etxe tabernetan egongo dira, 12:00etatik 14:00etara.