Kaldereroen konpartsak emango die bukaera Inauteriei

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 18a

Kaldereroek esango diete agur Astigarragako Inauteriei, larunbat honetan. Arratsal­de­ko 17:30e­tan abiatuko da konpartsa, Zipotza elkarteak an­to­latuta. Ergobian hasiko dute bere bidea Hungariako kaldereroek, kalez kale ibiltzeko, eta zartagien hotsez beteko dute herria, mailuekin kolpeka.
Beste herrietan Inauteriak iragartzen aritu ondoren, Astigarragara egingo dute azkeneko bisita, Hungariara bueltatu aurretik. Horregatik, Inauterien bukaera da Astiga­rra­gan iragarri ohi dutena, hasiera beharrean.

Jarraipena, aurreko asteburuko festari
Kaldereroen konpartsaren irteerarekin, jarraipena izango du aurreko asteburuko festak. Ostiralean hasi ziren Inauteriak, mozorroen desfilearekin, Herri Eskolako ikasleen eskutik. Larunbatean, Kalean txarangak alaitu zitu­en kaleak, eguerditik aurrera, eta gorputza mugi­tzeko aukera izan zuten haur eta gazte­txoek arratsaldean, Mugi Mugi diskotekarekin.
Eta igandean, Euskal Inaute­rien konpartsak hartu zuen txanda, Txirrisklako eta Musika Eskolako txistularien laguntzaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!