1936az geroztik Hernanin izandako indarkeria politikoaren ondorioak aztertuko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 18a

‘Indarkeria politikoaren era­gina Hernanin’ lana aurkez­tu­ko du gaur Euskal Memoria­ren Fundazioak udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:30etan.
2013an egindako lana da, eta orain bigarren faseari emango diote hasiera. Bertan, herritarren partehartzea be­ha­rrezkoa izango da.

Altxamendu faxistatik gaur egunera arte
Lanaren helburua izan da 1936ko altxamendu faxistatik gaur arte hernaniarrek pai­ra­tu duten bortizkeria politiko­a­ren bilduma egitea. Bi epe be­rei­zi dira: altxamendu faxista eta lehen frankismoa batetik, 1936tik 1959 urtera artekoa; eta azken frankismotik gaur ar­teko epealdia bestetik, 1960tik 2013 urtera artekoa.
Hernaniarrei dei egin die Uda­lak aurkezpenera azaltzeko.  

Bigarren fasean, hernaniarren testigantzak
Gaurko aurkezpenaren on­do­ren bigarren fasea jarriko da martxan. Bertan, herritarren testigantzak jaso nahi dira udal artxiboan edo email bidez: artxiboa@hernani.eus/ info@euskalmemoria.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!