Partidu berdindua eta lehiatua jokatu zuen Mundarrok, Erroibideren kantxan, baina porrotarekin bueltatu ziren. Aurkari gogorra zuten astigartarrek, baina ondo eutsi zioten hirugarren laurdenaren bukaerara arte. Orduan, baina, 15-2ko partziala lortu zuen Irungo taldeak, eta ezin izan zioten buelta eman, joku ona berreskuratu arren.