Gipuzkoako Trinkete txapelketaren semifinaletan dira Beñat Zubiarrain eta Oier Gurutzealde, seniorretan, Orioren kontra 40-19 irabazi ondoren. Igandean jokatuko dute azken jardunaldia Egoitz Olarrak eta Gurutzealdek, 11:30etan Irurako trinketean, Behar Zanaren kontra, taldeko 2garren edo 3garren izateko. Ganix Urdangarin eta Markel Zapiain infantilek, bere aldetik, garaipena lortu zuten Hernaniren kontra, 18-5. Hurrengo zita ostiralean dute, 19:30etan Ibaetan, Antiguaren kontra.