Ate irekien saioak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 18a

Bi ikastarotan, ate irekien saioa egingo dute larunbat honetan, Hazi eta Hezi zentroan (Apeztegia plaza, 1). Arratsaldeko 16:30etan izango da Mugimendua sentituz ikastaroarena (7-11 urte), erritmoa eta koordinazioa lantzeko. 17:30etan, berriz, Zumba kids ikastaroaren (9-13 urte) saio irekia egingo dute, haurrentzat bereziki prestatutako dantza. Bietan izena emateko: 608 850 041 edo 943 33 08 79 telefonoetan, edo hazietahezi@hazietahezi.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!