Jesus Mari Santos, EAJren alkategaia

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 18a

Jesus Mari Santos izango da EAJren hautagaia, Astigarra­gako alkate izateko. Santosen aldeko apustua egin dute jeltzaleek, maiatzaren 24ko Udal Hauteskundeetarako. Berarekin, «herritarren gehi­engoaren babesa» lortuko duela uste du EAJk.
Jaiotzez da astigartarra Santos, eta 51 urte ditu. Ezkonduta dago eta 26 urteko alaba dauka: «aitatasunarena izan da bizitzak eman didan esperientziarik onena», dio. Delineatzaile tekniko izateko ikasi zuen, eta ordutik, familiaren altzari lantegi txikia zuzendu du, anaiarekin batera.

Santosek hitza eman du herritarren ondoan egongo dela, eta parte hartzea bultzatuko duela, «herriaren ongizatea bermatzeko».

Herrigintzarako grina, gaztetatik
EAJk nabarmentzen du, San­to­sek gaztetatik sentitu izan duela herrigintzarako grina: «horregatik erabaki zuen aurreko legealdian Astiga­rragaren alde lan egitea, politikaren alorretik».
Astigarraga Garbia plata­for­maren bozeramaile ere izan zen, Udalak atez atekoa ezarri zuen garaian: «benetan uste baitu horrelako ekime­nak beste modu batera egin behar direla, hau da, beha­rrezkoa dela inposiziotik al­dendu eta herritarra entzutea».

Interes berezia, landa eremuko gaiekin
EAJren zerrendaburuak «inte­res berezia» dauka landa eremuko gaiekin, «baserriko semea izanik». Uste du landa eremuko herriek protago­nis­mo haundiagoa izan behar dutela, eta Udaletik hori defen­datzeko konpromisoa hartu du. Gainera, hitza eman du herritarren ondoan egongo dela eta parte hartzea bul­tza­tu­ko duela, «astigartarren ara­­zoak konpondu eta herria­ren ongizatea bermatzeko».
Kirola du zaletasun haun­diena, eta Realaren «jarrai­tzaile sutsua» da. Betidanik egon da herri kirolei lotuta, eta hainbat txapelketa eta ekimen antolatu izan ditu, boloetan eta tokan, esaterako. Oso gustoko ditu zinemara joa­tea eta lagunekin egotea ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!