‘Jostunak’ dokumentala ikusgai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 18a

«Milaka herritarrek egindako jostun lana» erakutsi nahi izan du Gure Esku Dagok, eta dokumental batean bildu ditu 2014an zehar antolatutako ekintzen irudiak: Jostunak, herritarren borondateak josi­tako istorio bat. Herri herri ari dira dokumentala ematen, eta Astigarragak ere badu bere zita: gaur bertan egongo da ikusgai, iluntzeko 19:00etan, kultur etxean.
Ordu eta erdi inguruko iraupena izango du saioak, eta euskeraz da, gaztela­niazko azpi­tituluekin. Herritar guz­ti­ak daude ema­naldira gonbi­da­tu­ta. Sarrera doan  izango da.
Eriz Zapirain da doku­men­talaren zuzendaria, eta aben­duaren 16an aurkeztu zuten, Bilboko Alondegian.

Mugimenduaren sustraitze prozesua
Dokumentalak biltzen du, batetik, nola sustraitu ziren Durango eta Iruñea arteko Giza Katea, iazko ekainaren 8an egin zena, eta Gure Esku Dago mugimendua bera: nola abiatu ziren aurreneko batzor­deak, hasierako asmoak... 
Eta bestetik, dokumenta­lean jasotzen dira errefe­ren­tzia diren zenbait lagunen adie­raz­penak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!