Asteburuko emaitzak onak izan dira pelotari hernaniarrentzat.
Ostiralean, Inauterietako Jaialdian partidu ederra jokatu zuten Ojuel eta Lizeagak, Urkizu eta Aizpitarteren kontra; aurrenekoek irabazi zuten, eta San Isidrotako partidua jokatzeko txartela lortu zuten horrela.
Gainontzean, hernaniarrek jokoan dituzten lau partidu ofizialetan ere emaitza onak izan dira; 8 partidu irabazi eta 7 galdu.
Lizeaga eta Ojuel buru
Garaipenen artean, aipatzekoa da Ojuel eta Lizeagarena, Epleren kontra; 22-8. Horri esker, Euskal Herriko Ligako buru izaten segitzen dute.
Seniorretan, baita ere, Cisneros-Zurutuza eta E. Altuna-Lopez Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalerdietara pasatzekotan dira, datorren asteburuko partiduak irabaziz gero.
Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan, berriz, Uitzi-Oiartzabal bikote alebina finalerako sailkatu da, eta Apaolaza-Insausti II alebinak eta Salaberria-Zugasti infantilak ere sailkatzekotan dira, datorren asteburuko partiduak irabaziz gero.
Emaitza txarrik ere izan da: Ezeiza II-Leiza infantilek eta Pagola-Urruzola jubenilek irabazi beharra daukate, azken fasera pasatzeko.