Lau egunetako festa giroa negar malkotan itoko da gaur, arratsaldeko 18:30etan Plazatik abiatuko den Sardinaren Ehorzketan.
Atzo arte, ordea, festa, algara, umorea eta kolorea izan dira nagusi Hernanin, eguraldiak askorik lagundu ez badu ere. Atzo ez ziren gutxi izan txistularien dianarekin esnatu eta axeri dantzara hurbildu zirenak. Gero, talo eta jaboi tailerra izan zen, eta poni eta zezen txikiak ere bai. Arratsaldean, berriz, buruhaundi eta erraldoiei adarra jotzen ibili ziren asko, eta dantzan bukatu zuten eguna.