Gaur arratsaldeko 18:30etan etxebizitzaren inguruko mintegia antolatu du EH Bilduk, Biterin. Bihar, beste mintegi bat izango da 19:00etan, gai hauei buruz: Trantsizio Energetikoa (hondakinak, energia, elikadura burujabetza eta ingurumena), Lurralde Antolaketa eta Hirigintza. Larunbatean, berriz, Puntuz Puntu dinamikaren barruko hurrengo topaketa egingo da. Parte hartzeko deia egin du Bilduk.