Hernaniko Eskubaloi taldeentzat ez da asteburu ona izan. Infantil mailako taldea Usurbilen izan zen, eta 45-12 galdu zuten. Adinean dagoen aldea klabea izan zen, eta beraz, usurbildarrak izan ziren nagusi. Alebinek ere Usurbilen kontra neurtu zituzten indarrak, eta 10-14 galdu zuten. Partidu berdindua joan zen, baina aurkariak finago aritu ziren.