Langile nagusi, alebin mailan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 16a, 01:00

Adarragatarren omenezko krosa korritu zen atzo, Atle­tismo pistan. 150etik go­ra parte hartzaile izan ziren, lau maila eta zazpi lasterketetan banatuta. Her­naniarrek alebin mutiletan eta beteranoetan hartu zuten parte, eta podiumera igo ziren bi kategoriatan. Gipuzkoako Esko­larteko kros txapelketa zegoen jokoan atzokoan, alebin eta infantil mailakoa; nahiz eta beteranoek eta benjaminek ere korritu zuten.
Eguraldi petralak eta belar lokaztuak ez zuen atzo, atletismoaren festa goibeldu. Korri egiteko oinetakoak jantzi, eta kros ona egiteko gogoz atera ziren guztiak, helmugatik. Atletismoaren munduari asko eman dion Jose Mari Garin ere izan zuten gogoan atzo; orain aste gutxi hil zen Garin.

Beteranoak: Barberena eta Del Sol, podiumean
Beteranoen lasterketarekin abitu zen krosa. Gizo­nez­koetan, hiru azkarrenetatik bi hernaniarrak izan ziren. Jose Javier Cuadradok irabazi zuen lasterketa; eta bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren bi hernaniar: Xabier Barberena eta Jose Luis Del Sol, hurrenez hurren.

Loinazpeko gazteak bizkorrenak, infantiletan
Infantil mailako bi lasterketak jokatu ziren ondoren. Bietan, Loinazpe ikastetxeko korrikalari gazteak aritu ziren ondoen, nesketan zein mutiletan. Martin Hernan­dezek irabazi zuen mu­tilen lasterketa; eta Ima­nol Clavo eta Egoitz Urteagak osatu zuten podiuma. Uxue Arrese izan zen neska azkarrena atzokoan; eta atzetik helmugaratu ziren Ane Etxebeste eta Ihintza Arakistain.

Langilek saria, alebinetan
Alebin mutiletan hartu zuten parte, korrikalari hernaniarrek. Lau atera ziren helmugatik, eta emaitza bikainak lor­tu zituzten guztiek. Las­terketa Gorka Kareagak irabazi zuen. Gorka Lopez de Arregi hernaniarrak bigarren egin zuen; eta Aitor Elola izan zen hirugarren sailkatua. Mikel Goikoetxea eta Danel Iriondo hernaniarrek 20 eta 21garren postuan pasa zuten helmuga; eta Endika Iñigok 31garren bukatu zuen. Alebin nesketan, Amaiur Errazkin izan zen azkarrena, krosa bukatzen. Bigarren Ainara Tena izan zen; eta hirugarren, Hiart Ibarguren.
Eskola mailako sailkapena ere izaten da krosean, eta atzo­ Langilek irabazi zuen alebin mutilen mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!