Egun haundia, etxeko txikienentzat!

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 16a

Inauteriek herrian duten indarra agerian geratu da asteburuan. Geroz eta gehiago dira mozorrotu eta kalera ondo pasatzeko gogoz ate­ratzen direnak. Larunbatean egun osoan izan zen festa; eta atzo, konpartsek markatu zuten eguna. Dozenaka lagun atera ziren hiru konpartsetan, eta kale bazterrak lepo bete ziren, musika alaien errit­mora. Gaur ere izango da festa giroan jarraitzeko tartea; izan ere, etxe­ko txikienei zu­zenduta eki­taldi ugari an­tolatu dituzte. Azeri Dantzak lehertuko du festa goizean, eta handik aurrera izango dira:  poniak eta zezen txikiak, tailerrak, erraldoi eta buru­haundiak, erromeria...

09:00 Diana ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleekin.
10:00 Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00 Taloak eta jaboiak egiten 
ikasteko tailerrak, haurrentzako, Atsegindegin.
16:00 Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Kriskitiña dantza taldearekin eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroekin. 
17:00-20:00 Gaztetxoentzako erromeria Haitzama taldearekin, Atsegindegin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!