Ondo entsaiatutako pauso eta dantzekin girotuko dituzte gaur karrozek, Hernaniko kaleak. Konpartsen irteerak markatuko du eguna, eta ehundaka ikasle, guraso eta lagunek dantzatuko dute, musika bizi-bizien erritmora. Eguerdiko 12:00etan aterako dira Urbieta kaletik eta erdigunean barrena egingo dute buelta.
Txarangak izango dira eguna girotzeko beste arduradunak: 11:30etan eta 18:30etan egingo dute buelta. Umeentzako Txipli Txapla emanaldia izango da arratsaldean; eta iluntzean, Musika Bandako txistulariek jarriko diete doinua, herriko kaleei.
Atzo festa giroan joan zen eguna. Herritar asko izan ziren animatu eta mozorrotu zirenak; Geroz eta gehiago dira, taldeka janzten direnak. Musika ez zen faltatu, han eta hemen.
GAUR
11:30 Txarangaren irteera.
12:00 Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, Elizatxo ikastola eta Inmakulada ikastetxea.
17:00 Haurrentzako emanaldia: Txipli Txapla. Tomaxen abenturak taldea. Atsegindegin.
18:30 Txarangaren irteera.
19:30 ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko trikitilarien irteera.