«60 proposamen baino gehiago jaso ditugu programa osatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 15a

Hernaniko PSE-EE alderdiak eskerrak eman nahi dizkie hernaniarrei hauteskunde pro­­­grama osatzeko egin dituzten proposamenengatik. Kro­ni­­kara bidalitako prentsa oha­­­rrean, hala diote: «Casa del pueblon pozik gaude ini­zia­tibak izan duen harrerarekin. 60 proposamen baino ge­hia­go jaso ditugu, eta honek ondo erakusten du Hernanin par­te hartzeko dagoen ohitura. Ez genuen hainbeste pro­po­samen jasotzea espero, bi arra­zoien­gatik: batetik, hainbeste urteetan jasan den presio sozialagatik; eta bestetik, gaur egun herritarrek po­li­tikarekiko duten desilusioagatik».

«Proposamenen artean atez atekoaren inguruko asko errepikatu dira»

«Proposamen asko errepikatu dira»
Ricardo Crespo hautagaiaren esanetan, proposamen asko errepikatu dira: «asko atez atekoaren ingurukoak izan dira, eta jaso diren 6.000 sinaduren ingurukoak. Horrek erakusten du herritarrek oso presente dutela atez atekoaren arazoa. Guk konpromisoa hartu dugu atez atekoaren inguruko botazioa egiteko».
Trafikoaren inguruko proposamenak ere, jaso dituztela dio Crespok: «trafikoa izan da, baita ere, beste proposamen batzuen gaia. Era berean, gardentasuna, Udalean parte har­tzea eta autobus lineen aldaketak izan dituzte hizpide».
Beste hainbat proposamen ere jaso dituzte, nahiz eta Cresporen esanetan, hauek ez diren hainbeste errepikatu: «Gay Murreko patioa estaltzeko proposamena jaso dugu. Eta baita ere, gune berdeen ingurukoa, txakurrek lasai ibiltzeko aukera izan dezaten eskatuz». Cres­pok oharrean azaldu duenez, guztiak jasoko dituzte hauteskunde programan.
Eta sugerentziez gain, kejak ere jaso dituztela dio Crespok: «hernaniarrek bizi duten langabezi egoeraz kejatu dira as­ko. Honen inguruan Udalak ez du maniobrarako aukera askorik. Hala ere, ahal den neurrian, en­presa berrien alde egin­go du­gu lana, eta Pyme eta au­to­no­moentzako laguntzak bi­latuko ditugu. Lagungarri izango zaizkien neurri fiskalak eta dirulaguntzak aztertuko ditugu, beti ere, herri mailakoak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!