Adarragatarrak gogoan, zazpi lasterketetan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 15a

Adarraga familiak asko eman dio Hernaniko atletismoari, eta gaur gogoan izango dituzte guztiak, memorialaren edizio berri honetan.
Lau mailatan jokatuko da memoriala, eta aurreneko hiruetan, mutil eta nesken lasterketak izango dira: beteranoak, infantilak, alebinak eta benjaminak.

Lau maila, zazpi lasterketa
Zazpi lasterketa korrituko dira beraz, Atletismo pistan. 10:00etan abiatuko dira mutil beteranoak, 4.354 metroko distantzia egiteko. Beterano neskek 10:30etan dute irteera, 3.350 metro egiteko. Infantil mutilen txanda 10:55etan izango da, 3.350 metroko distantzia egiteko. Maila berean, neskek 11:20etan dute irteera, 2.122 metroko bidea egiteko. Alebin mutilak 11:40etan aterako dira, eta 2.122 metroko distantzian izango dute lehia. Alebin neskek 12:00etan dute irteera ordua, 1.508 metro egiteko. Eta azkenik, benjaminak 12:20etan korrituko dute, 670 metroko proba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!