Etxafuegoaren eztandarekin lehertu zen festa atzo eguerdian. Eskoletako ikasleek jarri zuten kolorea eta umorea, txupinazoaren ondoren txarangaren atzetik saltoka.
Gero, Erraldoi eta Buruhandiak zirikatzen ibili ziren asko, eta Eusko Diskotekan dantzan segidan, Atsegindegin. Musika Bandak, berriz, Inauterietako kontzertu berezia eskaini zuen, leporaino betetako Milagrosan. Eguna bukatzeko, afizionatu mailako pelotariek txapelketa jokatu zuten frontoian.
Azeri dantza, musika eta mozorro festa
Festak ez du etenik izango asteartera arte. Gaur azeriaren maskuriaren laztanek esnatuko dute bat baino gehiago, eta segidan, musikak eta mozorroek hartuko dituzte kaleak: txarangak, erromeria, haurrentzako poni eta zezen txikiak, erraldoi eta buruhaundiak, pailazoen emanaldia, mozorro festa eta diskoteka, mozorro lehiaketa gaztetxean eta kalejira musikatua... Ez da deskantsurako tarterik izango! Gazte Txokoan ere, Inauterietako festa egingo dute gaur.
Konpartsak, bihar
Mozorro ederrak eta koreografia landuak erakutsiko dituzte bihar aterako diren hiru konpartsetako kideek. Ondoren, eta asteartera arte, beste hamaika ekintzarekin gozatzeko aukera izango da: musika, emanaldiak, txarangak, azeri dantza, tailerrak... Asteartean sardina agurtu arte.
Atzoko argazkiak ikusgai daude. Ikusteko, klikatu hemen.
EGITARAUA
Gaur
10:00 Azeri dantza.
11:30 Inauterietako txarangaren irteera.
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00 Jeiki Hadi taldearen emanaldia. San Joan Konpartsa.
13:00 Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Kriskitiña dantza taldearekin.
13:30 Bazkaria Kontrakantxa Gaztetxean (nork bere bazkaria eraman behar du eta edaria gaztetxean salduko da).
Ondoren mozorro lehiaketa eta kalejira musikatua.
17:00 Haurrentzako emanaldia: Ipar amerikar indigenak. Potxin eta Patxin. Atsegindegin.
18:30 Inauterietako txarangaren irteera.
18:30 Mozorro festa gaztetxoentzat Atsegindegin.
18:30-22:00 Erromeria Alaken taldearekin. San Joan Konpartsa.
20:00-23:00 Gaztetxoentzako diskoteka DJ Mikelekin. Atsegindegin.
00:00 Betikoak txarangaren irteera.
Bihar
11:30 Inauterietako txarangaren irteera.
12:00 Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, Elizatxo ikastola eta Inmakulada ikastetxea.
17:00 Haurrentzako emanaldia: Txipli Txapla. Tomaxen abenturak taldea. Atsegindegin.
18:30 Inauterietako txarangaren irteera.
19:30 ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko trikitilarien irteera.
Otsailak 16, astelehena
09:00 Diana ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleekin.
10:00 Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30 Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00 Taloak eta jaboiak egiten ikasteko tailerrak, haurrentzako, Atsegindegin.
16:00 Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Kriskitiña dantza taldearekin eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroekin.
17:00-20:00 Gaztetxoentzako erromeria Haitzama taldearekin, Atsegindegin.
Otsailak 17, asteartea
18:30 Sardinaren ehorzketa, Plazatik abiatuta.